Zure proiektuak argiztatzen ditugu

Instalazio elektrikoak eta argiztapena berritze-lan integral edo partzialetarako

Telefonista ikonoa

Bezeroarentzako arreta

946 203 520

Astelehenetik ostiralera
8:30 – 13:30 / 16:00 – 19:00

Posta-e ikonoa

On-line kontsulta

Argiztapen produktuen salmenta eta sistema elektrikoen instalazioa

Instalazio elektrikoetan eta mantentze-lanetan adituak gara etxe, merkataritza eta industria-sektoreetan 10 urte baino gehiagoko esperientziarekin. Instalazio elektrikoko, energia aurrezpenerako eta berritze integraletarako edo partzialetarako beharrezkoak diren produktuak zein argiztapen profesionaleko eta apaingarrirako artikuluak saltzeko denda fisikoa dugu.

Bestalde, zure instalazio elektrikoko argi-unitateak LED kontsumo eraginkorreko elementuekin ordezkatzeko azterketa energetikoak ere eskaintzen ditugu. Gure profesionalen prestakuntza ofrendatzen ditugun zerbitzuen kalitate-berme onena da.

Kalitate-konpromisoa gure bezeroekin

Markiegin gure egungo eta etorkizuneko bezeroei kalitatea eskaintzeko konprometituak gaude. Behe-tentsioko produktu printzipalez hornitutako stock iraunkorra eskaintzen diegu eta hemengo zein nazioarteko argi-fabrikatzaile eta marka elektriko onenekin lan egiten dugu. Gabiltzan merkatuaren ezagutzaile onak izanik, gure prestakuntzak, bezero zorrotzenei marka hoberenen azken berritasunak proposatzea errazten digu. Bezeroarekin hurbileko komunikazioa izatea gustuko dugu, aholkatu eta formula gaitzakeen zalantza zein kontsulta guztiei erantzuna emanez.

Prestakuntza ikonoa

Prestakuntza

Esperientzia ikonoa

Esperientzia

Kalitatea ikonoa

Kalitatea

Bermea ikonoa

Bermea

Gure zerbitzuak partikularrei zein enpresei eskaintzen dizkiegu

Markiegirentzat bezeroaren gogobetetzea da garrantzitsuena eta hori elektrizitate eta argiztapen-produktuak gehi fabrikatzaile hoberenen bermea eskainiz baino ez da lortzen. Gure zerbitzuak pertsona partikular, auzo-komunitate, autonomo zein enpresentzat zuzenduak daude. Gure prestakuntza onak argiztapen-produktu sorta handi baten salmenta, elektrizitate sistema zehatzen instalazioa, mantentze eraginkorrak eta elektrizitate aurrezpenerako alternatibak ahalbidetzen dituzten azterketa energetikoak baimentzen dizkigu.

Markiegi Elektrizitatea eta Argiztapena - Bezeroak

Arreta pertsonalizatua

Elektrizitate-horniketei, aire girotuei, berogailuei, tresnei edo argiztapen profesional zein apaingarriei buruzko aholkularitza.

Argiztapena:
barrukoa eta kanpoaldekoa

Gure Durangoko dendan barruko eta kanpoaldeko argiztapenen stock zabala eskaintzen dizugu, profesional zein apaingarri asmoetarako. Bisita gaitzazu eta guk geuk aholkatuko zaitugu zure etxebizitzarako, bulegorako edo enpresarako egokiena den argi-hautaketan.

Zergatik aukeratu Markiegi?

Arreta adeitsu eta pertsonalizatua

Markiegi - Arreta pertsonalizatua

Bezeroari egokitutako arreta adeitsu eta berezia gogobetetasun bermearen seinalea da beretzat.

Produktuen stock-a dendan

Markiegi - Produktuen stock-a dendan

Argiztapen stock-a denda fisikoan. Aukera handia, azken nobedadeak eta prezio lehiakorrak.

Azterketa energetikoak

Markiegi - Azterketa energetikoak

Azterketa energetikoak eta argi-unitateak LED kontsumo eraginkorreko elementuekin ordezkatu.

Neurrira egindako proiektuak

Markiegi - Neurrira egindako proiektuak

Behar izan guztietara egokitutako argiztapen eta domotika proiektuak: instalazioa, finantzaketa eta erosketan laguntza.

Zure gastu elektrikoak arduratzen al zaitu?

Auzo-komunitate, autonomo eta enpresei instalazio elektrikoko argi-unitateak LED kontsumo eraginkorreko elementuekin ordezkatzeko azterketa energetiko pertsonalizatuak eskaintzen dizkiegu.

Zer diote gure bezeroek?

Irakurri gure bezeroetako batzuk igorritako testigantzak.

«Argi-banaketa nola egin aholkatu ostean, instalatu ere egin ziguten eta guztiz asmatu zutela esan behar dugu».

Plateruena Kafe Antzokiawww.plateruena.eus

«Markiegiri esker gure ikasgelak argitsuagoak dira, handiagoak dirudite».

Kurutziaga Ikastolawww.kurutziagaikastola.eus

«Erakusketa-autoak hobeto ikusteko erakusleihoa argiztatu ziguten».

Gaursa Renaultwww.gaursa.com

«Jantokiko argiztapena berritu zuten espazioa maisuki aprobetxatuz».

Ibaizabal Ikastolawww.ibaizabalikastola.eus

«Beraiek egin ziguten instalazio guztia eta oso pozik gaude».

Abadiñoko Udal Probalekuawww.abadiño.org

«Instalazio elektrikoarekin edozein arazotxo dugunean Markiegiri deitzen diogu mantentze-lanerako profesionaltasun handiz lan egiten duelako».

Errota Kultur Etxeawww.abadiño.org
© Copyright - Markiegi Elektrizitatea eta Argiztapena | RK informatika