Enpresa

  • Argia mugitzean dena aldatzen du

    Etorkizun distiratsu batean sinisten dugulako

    Markiegi Elektrizitatea eta Argiztapena - Enpresa

Gure argiaren ibilbidea

Markiegiren atzean, Durangaldeko elektrizitate-enpresa punta-puntakoetariko bat, orain dela 35 urte baino gehiagotik esfortzu eta ilusio handiarekin lan egiten duen enpresa familiar bat aurkitzen da.

Enpresaren gain konfiantza jarri duten bezeroei esker, orain dela 20 urte gure denda propioa ireki genuen eta zerbitzu zein produktu-sorta zabalago baterantz abiatuz garatzen joan gara, beti sektorearen abanguardiak eskatzen izan dizkigun teknologiaz baliatuz. Horregatik enpresaren hazkundea mailakatua izan da, prozesuko alderdi guztietan zerbitzuen ematea eta bezeroarenganako arreta ahal denik eta hoberenak izateko asmoarekin jardunez.

Markiegi Elektrizitatea Argiztapena - Helburua

Helburua

Markiegiren helburua bezeroen behar izanen arabera instalazioak burutzean datza, aholkatzen eta hurbileko zerbitzu pertsonal eta familiar bat eskainiz.

2 Fundatzaile

Ilusio eta esfortzu handiz enpresaren sorkuntzatik

4 Langile

Zure eskari guztiak adeitasunez artatzeko

200 Proiektu

Baino gehiago! Baliatu gure esperientziaz

Markiegi,
zure konfiantzazko argiztapen-denda

Orain dela 20 urte ireki genuela argiztapeneko denda fisikoa Durangon, diseinuko argiak bai barruko dekorazioarako zein kanpoalderako.

Gure gaitasunak…

Markiegin orotariko elektrizitate zerbitzuak eskaintzen ditugun arren, grafikoki, ondoren jartzen dizkizugun lanak dira eskatuenak gure enpresan, bederen azken urte hontan.

Krisi ekonomikoa gure gizartean instalatu zenetik garajeetako koadro elektrikoen instalazioetan espezializatu gara mota honetako eskaerak asko igo direlako, baina gure prestakuntzari eta esperientziari esker elektrizitate eta argiztapen sail guztiak jorratzen dituzten zerbitzuak eskaintzeko gaituak gaude.

Garajeetako koadro elektrikoak
0%
Azterketa energetiko pertsonalizatuak
0%
Berritze-lan integral edo partzialak
0%
Barruko argiztapena
0%

Zer diote gure bezeroek?

Irakurri gure bezeroetako batzuk igorritako testigantzak.

«Argi-banaketa nola egin aholkatu ostean, instalatu ere egin ziguten eta guztiz asmatu zutela esan behar dugu».

«Markiegiri esker gure ikasgelak argitsuagoak dira, handiagoak dirudite».

«Erakusketa-autoak hobeto ikusteko erakusleihoa argiztatu ziguten».

«Jantokiko argiztapena berritu zuten espazioa maisuki aprobetxatuz».

«Beraiek egin ziguten instalazio guztia eta oso pozik gaude».

«Instalazio elektrikoarekin edozein arazotxo dugunean Markiegiri deitzen diogu mantentze-lanerako profesionaltasun handiz lan egiten duelako».