Zerbitzuak

  • Elektrizitate eta argiztapen zerbitzuak

    Etxe, merkataritza eta industria-sektoreentzat

    Markiegi Elektrizitatea eta Argiztapena - Zerbitzuak

Instalazio elektrikoak eta argiztapen produktuen salmenta

Pertsonentzat lan egiten dugu

Markiegi Elektrizitatea eta Argiztapena - Norentzat lan egin

Markiegin, ororen gainetik, pertsonentzako zerbitzuak eskaintzen ditugu, ongizate espazioak sortzen ditugu etxe, merkataritza eta industria-sektoreetarako. Gure ardura nagusiena klasiko edo egungo argiztapen produktu eta sistema elektrikoen instalazioen bitartez pertsonak asebetetzea da, bizigarritasun edo jarduerak burutzeko ingurune erosoak edo hoberenak sortuz.

Bizkaiko partikularrek, auzo-komunitateek, autonomoek eta enpresek gure profesionalengan konfiantza dute eta beraien poztasuna gure bermerik onena da.

Zer egiten dugu

Markiegi Elektrizitatea eta Argiztapena - Zer egiten dugu

Gure enpresa filosofia gure bezeroei ahal denik eta zerbitzurik hoberena eta kalitate handiko produktuak eskaintzean datza. Zure berritze-lan integral edo partzialerako beharrezkoak diren elektrizitate eta argiztapen profesional edo apaingarrirako lanak, zertifikatutako eta akreditatutako aditu onenekin burutzen ditugu.

Gure bezeroen esku behe-tentsio eta orotariko lanpara produktuen stock-a baliagarri dugu denda fisikoan.

Sistema elektrikoak eta produktuak

Instalazioak eta mantentze-lanak

  • Berritze-lan integral edo partzialetarako elektrizitate eta argiztapen lan zehatzetan aritzen gara
  • Egungo segurtasun arautegiarekin bat datozen osagaien edo koadro elektrikoaren berriztatze edo aldaketak
  • Elektrizitate-hargune orokorraren berriztatzea, eguneratzea eta sekzio aldaketa
  • Azterketa energetiko pertsonalizatuak eta argi-unitateak LED kontsumo eraginkorreko elementuengatik ordezkatzea

Fabrikatzaile onenekin diardugu

 

Eskatu zure berritzearen aurrekontua

Hasierako bisitaldia barne hartzen dugu aurretiazko neurketak egiteko eta bezero bakoitzaren behar izanak hobeto ulertzeko asmoz.

Zer diote gure bezeroek?

Irakurri gure bezeroetako batzuk igorritako testigantzak.

«Argi-banaketa nola egin aholkatu ostean, instalatu ere egin ziguten eta guztiz asmatu zutela esan behar dugu».

Plateruena Kafe Antzokiawww.plateruena.eus

«Markiegiri esker gure ikasgelak argitsuagoak dira, handiagoak dirudite».

Kurutziaga Ikastolawww.kurutziagaikastola.eus

«Erakusketa-autoak hobeto ikusteko erakusleihoa argiztatu ziguten».

Gaursa Renaultwww.gaursa.com

«Jantokiko argiztapena berritu zuten espazioa maisuki aprobetxatuz».

Ibaizabal Ikastolawww.ibaizabalikastola.eus

«Beraiek egin ziguten instalazio guztia eta oso pozik gaude».

Abadiñoko Udal Probalekuawww.abadiño.org

«Instalazio elektrikoarekin edozein arazotxo dugunean Markiegiri deitzen diogu mantentze-lanerako profesionaltasun handiz lan egiten duelako».

Errota Kultur Etxeawww.abadiño.org

© Copyright - Markiegi Elektrizitatea eta Argiztapena | RK informatika